XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)orokorki hiru motatakoa izan daiteke: barneko sinkronismoa, kanpokoa edota sarearekikoa.

Barne-sinkronismoaren kasuan, ekorketa-seinalea behatu nahi den seinalearekin automatikoki sinkronizatzen da.

Kanpo-sinkronismoaren kasuan, berriz, sinkronismoa kanpotik aplikaturiko seinale baten bidez lortzen da.

Eta sarearen maiztasun berbereko seinale bat erabiliz, sarearekiko sinkronismoa edukiko dugu.

Posible da, halaber, seinalearen xehetasunen bat anplifikatzeko asmoz, eskuaren bidez ekorketa desarratzen duen seinalearen malda edo maila aldatzea (ikus II.24. irudia).

Bestaldetik, osziloskopioaren sarrerako kanaletan, bi posizioetako, AC eta DC, konmutadorea dago.

AC posizioaren kasuan, kondentsadore bat serie-elkarketan dago, osagai jarrai posible guztiak desagertarazteko.

Sarrerako inpedantzia paralelo-elkartetan dauden ondoko bi elementuekin lortzen da: erresistore bat (Rsubi balio handikoa, ~1 MO) eta kondentsadore bat (Csubi, balio baxukoa, ~30 pF).

Aplikazio batzutan inpedantzia hori txikia da eta zunda indargetzaileak erabiltzea derrigorrezkoa da.

II.13.3. Osziloskopioaren bidezko neurketak

Ikusi ahal izan dugunez, funtsean osziloskopioa voltimetroa da, eta horregatik neurtu nahi den zirkuituaren inpedantziarekiko paraleloan ipini beharko dugu.

Inpedantziaren balioa ezaguna bada, zirkuitutik dabilen korrontea (inpedantzia kokaturiko kanpo-zirkuitutik alegia) muga dezakegu.

Gainera, tentsio-uhinaren ikuskapenak, maiztasunak, denborak eta desfaseak neurtzeko bidea eskaintzen digu.

a) Korrontea eta tentsioak

Kanpo-zirkuituaren R erresistentziarekiko paralelo-elkarketan, osziloskopioaren sarrerako erresistentzia eta kapazitatea edukiko ditugu.

Azken hauei kablearenak gehitu behar zaizkie.

Honen kapazitatea oso handia izan daiteke (100pF-takoa, adibidez).

1MO erresistentziak (Rampsubs;) eta 20-30pF balioko kapazitateak (Campsubs;), paraleloan jarrita, osziloskopio ARRUNT baten sarrerako inpedantzia osotzen dute (ikus II.25. irudia).

Maiztasun txikietan inpedantzia hau onargarria da:

1kHz kasurako: 1/wC = 1/(2p x 10ampsup3; x 30 x 10ampsup-12;) = 10ampsup9;/200 = 5 x 10ampsup6;O =ampgt; Z = 1MO

Maiztasun handietan, berriz, kablea edo osziloskopioaren sarrerako kapazitatea, zirkuiturako karga handiegiak suerta daitezke,1kHz kasurako: 1/wC = 1/(2p x 10ampsup6; x 30 x 10ampsup-12;) = 10ampsup6; / 200 = 5 x 10ampsup3;O =ampgt; Z = 5kO, eta oraindik inpedantzia txikiagoa, kableek kapazitate nabaria badute (kablearen kapazitatea 100 pF-takoa bada) inpedantzia 1kO baino txikiago bilaka daiteke.

Hauxe da korronteen neurketa 1?A baino balio handiagoetara mugatu behar izateko arrazoia